Gabonetan doluari aurre egiten ikasteko berbaldia, eguaztenean

Anboto 2014ko abe. 16a, 09:40

Gabonak ospakizunerako egunak dira, baina senitarteko edo hurreko pertsona baten heriotzak utzitako hutsunea sentitzen denean, Gabonek handitu egiten dute mina. Soraya Díez González psikologoak min horri aurre zelan egin jakiteko gakoak eta gomendioak emango ditu eguaztenean, 19:30ean, Zelaieta zentroan eskainiko duen doako hitzaldian.

Díez aditua da gertuko lagun edo senitarteko bat galdu dutenen kasuak tratatzen. Askok Gabonak ez ospatzea erabakitzen dute, baina onena egoerari aurre egitea dela uste du. Galdera honi erantzuten saiatuko da: zelan antolatu bera gabeko lehen Gabonak?

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!