Sara Escuderoren emanaldia barikuan, Zelaieta Zentroan

Anboto 2014ko aza. 20a, 13:02

Sara Escudero aktore eta umoristaren emanaldia izango da ostiralean Zelaieta zentroan, 23:30etik aurrera. Doakoa izango da. Paramount Comedy telebista kanaleko bakarrizketei eta La Sextako Zapeando saioari esker da ezaguna aktore eta umorista hau.

Sara Escudero Talavera de La Reinan (Toledo) jaio zen 1981eko abuztuaren 18an, baina familia beti bizi izan da Arenas de San Pedron (Avila). Bertan ikasi zuen teknologia batxiler teknikoa eta 1999an medikuntza ikasketei ekin zien Salamancako unibertsitatean. 2002an (karreraren hirugarren urtean) mediku bata eskegi eta Madrilera abiatu zen interpretazio ikasketei ekiteko asmoz. Bertan deskubritu zuen stand-up comedy delakoa, eta lanbide horri eutsi dio 2007az geroztik.

2008tik 2013ra Paramount Comedy (Comedy Central, gaur egun) zeritzon komedia kanalerako lau bakarrizketa grabatu zituen. 2014ko urtarrilaren 24an hasi zen La Sextak eguerdi ostean emititzen duen Zapeando saioaren kolaboratzaile lanetan, eta bertan ari da gaur egun ere.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!