Zirkinik Bez taldeak Zornotza saskibaloi taldeari eskainitako abestia argitaratu du

Anboto 2014ko urr. 2a, 16:40

Abestia dohainik deskargatzeko aukera eskaini dute.

Zornotzako Zirkinik Bez musika taldeak Zornotza saskibaloi taldeari eskainitako abesti bat konposatu du eta gaur kaleratu du. Taldearen twitter kontuan (@ZirkinikBez ) egin dute iragarpena eta abestia dohainik deskargatzeko aukera eskaintzen dute. Abestiaren letra euskarazkoa da, 'Zaletuen Oihua' deitzen da eta koruak saskibaloi taldeko jokalariek grabatu dituzte. Abestia deskargatu eta ENTZUTEKO.

 

Zirkinik Bez taldeko kideak estudioan grabaketak egiten:

 

 

Zornotza saskibaloi taldeko jokalariak koruak grabatzen:

 

 
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!