Zornotzan, euskararen ordenantza onartzeko eskatu du EHBilduk

Anboto 2014ko ira. 30a, 09:54

Joan zen asteko herri batzar batean, EH Bilduko kideek azken legegintzaldian euskarak Zornotzako udalean izan duen ibilbideari buruzko azalpenak eman zituzten.

2011n legegintzaldia hasi zenetik euskararen ordenantzagaz lanean hasteko konpromisoa hartu zuten, baina “2013ko ekainean jaso genuen EAJren lehen erantzun ofiziala”. 2014an igorri zuen EAJk lehen dokumentua, eta EH Bilduk ekarpenak egin dizkio. “Dokumentua osatuta dago, eta presioa egiten ari gara, behin betiko onarpena eman, eta ordenantza praktikan ikusteko”.


Gogoratu zutenez, Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia iraungita dago. EH Bilduk hurrengo hilabeteetan bilerak egingo ditu: “Hainbat arlotan diharduten partaideekin plana osatu, eta garatzea da asmoa”.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!