Aste bian prest egon daiteke aparkaleku berria Ixerren

Anboto 2014ko ira. 28a, 10:00

Nafarroa zentroan, Betarragane inguruan eta Ixer auzoan doako aparkalekuak sortzeko lanak aurrera doaz apurka, zein bere denboran eta bere berezitasunekin. Ixerreko aparkalekuko obra zibila “ia amaituta” dagoela adierazi du David Latxaga alkateak: “Sartu-irtenak kontrolatuko dituzten hesiak, kamerak eta programa informatikoa jartzea falta da”. Ondorioz, bi asteren ostean 146 plaza izango dituen aparkalekua erabilgarri egon daitekeela kalkulatzen du.


Nafarroa zentroko aparkalekua lurrazpian dago, eta, horregatik, lanak Ixerrekoak baino “konplikatuagoak” direla adierazi du. Hala ere, urriko lehen hamabostaldian erabilgarri egon daitekeela dio.
Azkenik, pasa den martitzeneko udalbatzarrean 192.202 euro bideratu zituzten Betarraganen egin gura duten aparkaleku berrira. Aste bi barru lanak esleitzea da asmoa.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!