Gazta dastaketa Urtza tabernan laugarren urteurrena ospatzeko

Anboto 2014ko ira. 29a, 08:50

Zornotzako Urtza tabernak lau urte egin ditu eta urtea amaitu bitartean lau ekintza egingo ditu urteurrena ospatzeko. Horietako lehenengoa gaurko gazta dastaketa da.

 

Lau urte “gogor, baina aberasgarri” izan direla dio Julen Baz tabernako arduradunetako batek eta bezeroei esker ona erakutsi eta urteurrena ospatzeko hainbat ekintza prestatu dituzte: “Azken baten, bezeroak dira proiektua aurrera eramaten lagundu digutenak”. Gaur, 20:00etan, Kepa Agirregoikoa gaztagile zornotzarrak hitzaldi bat eskainiko du eta gazta dastaketa batean parte hartzeko aukera ere egongo da.

Urriaren 23rako (21:00etan) Lau Hare Ale taldearen kontzertua lotu dute. Azaroaren 20an hasi eta aste osoan zehar Zornotzako artisten Gastro-expo erakusketa prestatuko dute. Azkenik, abenduaren 18an, 21:00etan, Botxo Boogies taldearen kontzertuagaz amaituko dituzte Urtza tabernaren laugarren urteurreneko ospakizunak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!