Zornotza hobeto ezagutzeko ibilaldiak antolatu dituzte irailerako

Anboto 2014ko ira. 16a, 09:19

Herriko baselizetatik hiru ibilbide antolatu dituzte. Zapatu honetan egin dute lehenengoa. Datorren zapaturako eta hurrengo asterako beste bi ibilbide prestatu dituzte, 17 eta 9 kilometrokoak. 

Ermita batetik besterako bidea egin eta Zornotzako paisaia eta ondareaz gozatzeko ibilbideak dira. Pasa den zapatuan Montorra, Belatxikieta, Santa Kurutz eta Dudeatik ibili ziren, besteak beste.

Ibilaldiak gida euskaldun baten laguntzagaz egiten dituzte eta Ametx erakundeak antolatu ditu

Zapatu honetarako 17 kilometroko beste ibilbide bat prestatu dute. San Bartolome izango da lehen geltokia, eta San Juan Ergoien, Bizkargiko Santa Kurutz, San Isidro eta Boroako San Pedro ermitak lotuko dituzte ibilbidean.

Irailaren 27ko ibilbidea laburxeagoa izango da. Ofrendoko San Juan ermita izango da bisitatzen lehenengoa. Gero San Antolin, Alakoako Santa Luzia, San Martin eta Dudeako San Migel ermitetatik pasatuta egingo dute ibilaldia.

08:30ean irten, eta autobusez bueltatu

Irteeretan izena emateko Zelaieta zentrora jo behar da. Irteera guztiak 08:30ean hasten dira Gudari kaleko autobus geltokitik. Ibilaldiaren amaieran herrigunera bueltatzeko autobus zerbitzua egongo da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!