Ixer kaleko aparkalekuko lanak hiru astean amaituko dituzte

Anboto 2014ko abu. 27a, 13:01

Zornotzan doako hiru aparkaleku sortzeko asmoa du udalak, eta horietako bat Ixer kaleko orubean egongo da, domeketan merkatua egiten den tokian.

 

Orain aste bi hasi zituzten, besteak beste, sartu-irtenak kontrolatuko dituen sistema egokitzeko lanak, eta beste hiru astez luzatuko direla aurreikusten dute udal arduradunek. Bitartean, aparkalekurako sarreran dagoen zelaigunean aparkatzea debekatuta dago. Ixerreko aparkalekuak 146 plaza izango ditu. Astelehenetik barikura goizez eta arratsaldez, eta zapatuetan eguerdira arte egongo da irekita.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!