ONCEren kupoiak 350.000 euro utzi ditu Zornotzan

Anboto 2014ko uzt. 24a, 12:50

Sarituta ONCEren hamar kupoik 350.000 euro eraman dituzte Zornotzara. Txartelak atzoko zozketakoak dira, eta Ereagako hondartzako irudia agertzen da bertan. Ibon Atxak Sabino Arana kaleko 2. zenbakian duen postuan saldu ditu saritutako kupoiak. 

 

Euskal Herriko zortzi hondartza agertzen diren kupoien seriea uztailaren 21ean hasi zen eta 28an, 29an, 30ean eta 31n ere jarriko dituzte salgai.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!