Arturo Cruz joko antolatzaileak Zornotzan jarraituko du

Anboto 2014ko uzt. 21a, 10:14
Arturo Cruz joan zen denboraldian Zornotzan

20 urteko jokalariak aurten eskainitako errendimenduagaz gustura dago kluba eta kontratua luzatu dio.

 

Zornotza Saskibaloi Taldeak eta Arturo Cruz joko antolatzaileak (Salamanca, 1993) akordioa lotu dute eta datorren denboraldian Zornotzan jarraituko du. Cruz aurtengo urtarrilean heldu zen taldera EBA mailako Tormes taldetik. Buruz buruko jokaldietan zein pick&roll jokaldian oso abila da klubeko ordezkarien esanetan eta, gaztea den heinean, oraindik eratzen dagoen jokalaria dela uste dute.

Iaz liga erregularrean 14 partidu jokatu zituen eta 9,5 puntu sartu zituen batez beste; baita 2,4 errebote eta 2,5 asistentzia ere. Horrela, bere batez besteko balorazioa 8,8koa izan zen. Play off-etako hiru partidu ere jokatu zituen eta 9 puntu sartu zituen batez beste.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!