Ehun zornotzarrek parte hartu dute eskubide sozialen kartako eztabaidetan

Anboto 2014ko api. 22a, 12:36
Lurralde antolaketa, osasun eskubidea, prestazio sozialak eta eskubide kulturalak landu dituzte, besteak beste. Bederatzi bloketan landu dituzte gaiak eta azaldu dutenez, adostasun handia egon da eztabaidetan. Oro har, erabaki politikoetan herritarrek parte hartzeko duten eskubidea aldarrikatu dute.

 

Eskubide sozialen gutunari bere ekarpena egin diote azken asteetan zornotzarrek. Guztira, eskubideen gaineko lanketan ehun herritar inguru batu direla azaldu dute. Euskal Herri osoan hainbat herritan dago martxan gutun sozialaren eztabaida –Durangon ere bai–, eta helburua eztabaida prozesuetatik Euskal Herrirako alternatiba sozial eta politikoa bultzatzea da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!