Bizkaiko lau talderik onenek Zornotzan jokatuko dute azken fasea

Anboto 2014ko api. 10a, 13:41
Saskibaloian mutilen junior mailan dauden Bizkaiko lau talderik onenek Zornotzako Larrea kiroldegian jokatuko dute azken fasea maiatzaren 9tik 11ra.

 

Lehenengo bider, Bizkaiko Saskibaloi Federazioak antolatzen duen azken fase bat Zornotzan jokatuko da. Hain zuzen, maiatzaren 9tik 11ra mutilen junior mailako Bizkaiko lau talderik onenek Larrea kiroldegian ebatziko dute txapelduna. Zornotza Saskibaloi Taldea antolaketa lanetan jardungo du. Gaur egun, Loiola Indautxu da Bizkaiko txapelduna. Datozen egunetan jakinaraziko dute azken faseko partiduen ordutegia.

 

Junior mailako Loiola-indautxuren taldea; iazko txapeldunak dira:

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!