Barikua hasi zen jaialdi hori, Kroaziako Zagreb hiriburuan, eta umeentzako zein familia osoarentzako sorturiko antzezlanetan espezializatutakoa da.
Jose Saramago Nobel Saridun portugaldarraren O conto da ilha desconhecida ipuinean oinarrituriko antzezlana da, Markeliñeren Uharte ezezaguna. Keinuetan oinarrituko obra da, 2010ean sorturikoa, eta familia osoarentzako pentsaturikoa. Uharte ezezagun bat helmuga duen bidaia abiatzen duten hiru lagunen abentura eta errokak kontatzen ditu.