Zaldua futbol taldeak 8 eta 14 urte bitarteko jokalariak kentzen dizkietela salatu du

Maialen Zuazubiskar 2017ko urt. 24a, 11:44

Abadiñoko futbol taldeak zortzi eta hamalau urte arteko umeekin duen jokabidea salatu du Zaldibarko Zaldua Kirol Elkarteak.  Zaldibarko taldearen hitzetan Abadiñoko taldeak "negozioari" eta emaitzei begiratzen die, umeen ongizate eta heziketari begiratu beharrean.

Zalduako kirol zuzendaritzatik ohar baten bidez adierazi dutenez Abadiñoko taldea egiten dabilena, eskualdeko taldeetako umeak beraien taldera eramatea, ez da ez etikoa ezta morala ere. "Gainera beraiei interesatzen zaienean ume horiek onak dira, eta interesik ez dutenean aldiz, mailaz jaitsi edo taldetik joateko gonbidapena egiten diete", azpimarratu dute Zalduako kideek.

Guzti horregatik, Zaldua Kirol Elkarteak Abadiñoko taldeari urgentziazko batzar baterako deia egin dio eta Eskola-Umeen Babesarako platafomari gaiaren berri emango diola adierazi  dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!