Gaur jokatuko dute Olazar txapelketaren lehenengo finalerdia

Anboto 2016ko abe. 8a, 11:57
Iker Salaberria/Argazki Press

Peru Labaka gipuzkoarrak eta Iñigo Martinez nafarrak Mikel Larrañaga eta Miguel Perez arabarrak izango dituzte aurkari binakako txapelketan. Etorkizuna duten gazteek parte hartzen dute Olazar txapelketan, Martinezen kasu, Asperekin debuta egingo du urtarrilean.

Hileetako kanporaketen ostean, hamabi pilotarik binakako edo lau t’erdiko txapelak janzteko aukerak dituzte oraindik. Tartean, Durangaldeko ordezkari bat dago: Igor Azpiri elorriarra binakako txapelketan Joseba Sarasa nafarra bikote izanik finalerdia jokatuko duena.

Lau t’erdiko finalerdiak abenduaren 15ean eta 22an jokatuko dituzte. Lehenengoan, Iker Espinal eta Peio Etxebarria nafarrek neurtuko dituzte indarrak. Espinal da faborito, pilotari eginagoa eta seguruagoa delako, baina Etxebarria sasoian dago. Bigarren finalerdia Iker Salaberria nafarrak eta Adonis Gelis gipuzkoarrak jokatuko dute. Salaberriak Euskal Herriko elite mailako txapelketa irabazi zuen joan zen asteburuan, eta faboritoa da. Gelis sorpresa ematen saiatuko da bere dohainak erabilita. Segurua eta borrokalari petoa da, eta partidua gogortzen saiatu beharko du irabazteko aukerarik izan gura badu.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!