Zaldua Ohorezko Mailara igo daiteke asteburuan

Anboto 2016ko mai. 6a, 14:37

Maila Goreneko liga amaitzeko hiru jardunaldi falta dira, eta Zaldua igoera postuetan dago.

Bederatzi puntu geratzen dira jokatzeko, eta Zaldibarko taldeak lau eta sei puntuko aldea ateratzen die Uritarra eta Gurutzetari, hurrenez hurren. Igoera lortzeko baldintza bi bete behar dira: zapatuan, 18:30ean, Solobarrian jokatuko duten partidua irabazi behar dute. Dinamo San Juan aurkaria ere behar larrian dator; puntuak behar dituzte jaitsiera postuetatik aldentzeko. Bete beharreko bigarren baldintza Uritarra eta Gurutzeta taldeek euren partiduak ez irabaztea da. Uritarrak Abadiño hartuko du, eta Gurutzetak Ugeraga liderra bisitatuko du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!