Zaldua futbol taldeak 8 eta 12 urte bitarteko haurrak kentzen dizkietela salatu du

Anboto 2016ko mai. 5a, 17:12

Abadiño Futbol Taldeak eskola adineko gazteak Zalduari kentzen saiatzea jokabide desegokitzat hartzen du.

Zaldibarko Zaldua Kirol Elkarteak Zortzi eta hamabi urte arteko alebin mailako lau haurrekin eta benjamin mailako beste birekin eta hauek bere taldera eramateko intentzioarekin Abadiño taldeak jokabide desegoki bat aplikatu duela salatu du.

Zalduako kirol zuzendaritzatik eskola adineko umeak lapurtzen saitzea azpikeritzat hartu dute, beste talde batera joateko erabakia hartzeko “oso gazteak” direla adieraziz.  Umeak futbolera lagunekin  hezitu behar direla azpimarratu dute, “merkantzia modura” tratatzea jokabide desegokia dela salatuz.

 

Zaldua Kirol Elkartearen komunikatua

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!