Gaur hasiko dituzte jaiak Zaldibarko Gaztetxean ere

Anboto 2015ko aza. 27a, 11:24

Gaur gauean ekingo diote Zaldibarko Gaztetxeko kideek San Andres jaietarako prestatu duten egitarauari: Mor More Zarauzko laukotearen kontzertua izango da, 22:00etan. San Andres jaien txapligua Arku Taldekoak jaurtiko dute gaur iluntzean.


Bihar ere hainbat ekintza izango dira, Zaldibarko Gaztetxean. Desafio bitxiak jokatuko dituzte, esaterako, 12:00etatik aurrera parte hartzera hurreratzen direnek: oliba-hezur jaurtiketan eta limoi janean zein baino zein jardungo dira. Oliba eta limoiekin ahobizarra kenduta, bazkaritarako elkartuko dira Zaldibarko Gaztetxean.

Musikagaz jarraitu eta amaituko dute zapatukoa: Polekeleke elektrotxaranga ibiliko da 18:30etik aurrera kalea musikaz girotzen, eta Skaleak eta Bad Sound System taldeek joko dute, 23:30ean, gaztetxean.

Joan zen asteburuan abiatu zuten neguko jaien egitaraua Zaldibarren, neguko azoka eta San Andres tiro txapelketarekin. Hain zuzen ere, Arku Taldekoek jaurtiko dute, gaur iluntzean, San Andres jaien txapligua. Ondoren, Koral elkarteko txistulari eta buruhandiekin kalejira egingo dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!