Zaldibarko Neguko Azokan parte hartu gura dutenek izen-emateko aukera dute

Anboto 2015ko urr. 7a, 10:00
Iazko azoka (Argazkia: Lehior Elorriaga)

Azaroaren 22an Euskal Herria etorbidea baserriko produktuz beteko duen Neguko Azokan parte hartu gura duten nekazariek izena emateko aukera dute, urriaren 23ra arte. Udaletxean, edo 946 827 016 telefonoan eman dezakete izena.

Durangaldeko, Lea-Artibaiko eta Busturialdeko nekazariei luzatu diete gonbidapena. Eztiarena da salbuespena: Bizkaiko ezti ekoizle guztiek parte hartu ahalko dute azokan.

Ohi bezala, barazki eta fruta, txakolin, ogi, gazta, zein ezti loterik onenak saritzeko hainbat lehiaketa burutuko dituzte, azoka egunean. Gainera, ondoen dekoratutako azokako erakusmahaiari 125 euroko saria ere emango diote.

Udalak proposatuta, zaldibartar talde batek osatuko du lehiaketako epaimahaia.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!