Plan Orokorraren aurkezpena egingo dute, maiatzaren 27an

Anboto 2015ko mai. 23a, 11:00

Udaleko apirileko ohiko bilkuran onartu zuten Hiri Antolamendurako Plan Orokorraren aurkezpena egingo dute dokumentu hori osatzen ibili diren teknikariek, maiatzaren 27an. 18:00etan aurkeztuko dute, udaletxean.

Bestalde, udal arkitektoagaz zein txostena osatu duten teknikariekin hitzordua ipinita, Plan Orokorraren inguruko zalantzak argitzeko aukera ere eskainiko diete horrela gura duten zaldibartarrei. 946 827 016 zenbakira deituta ipini daiteke teknikariekin hitzordua.  

Bi hilabeteko epea dago dokumentu horri alegazioak aurkezteko, eta, beraz, uztail amaierara arte egongo da Hiri Antolamendurako Plan Orokorra ikusgai udaletxeko sarreran. Uztailaren 30era arte, astelehenetik barikura, 08:30etik 15:00etara egongo da dokumentua udaletxean eskura, eta Zaldibarko Udalaren www.zaldibar.org webgunean ere ikusi daiteke.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!