Udal hauteskundeak 2015

Arantza Baigorri alkatea izango da EH Bilduren zerrendaburua

Anboto 2015ko api. 15a, 14:27

EH Bilduk maiatzeko udal hauteskundeetara aurkeztuko duen herri programa eta hautagai zerrenda onartu zuten joan zen barikuan. Datorren barikuan, 19:00etan, Zaldibarko udaletxeko plazan egingo duten ekitaldian aurkeztuko dituzte herri programa eta zerrenda, jendaurrean.

Hauteskundeetara aurkeztuko duten zerrendari dagokionez, kide guztiak euskal hiztunak eta Zaldibarren hainbat talde eta kolektibotan eskarmentua dutenak direla azpimarratu du EH Bilduk prentsa ohar batean.

Bestalde, zerrenda parekidean, esperientzia eta aurpegi berriak uztartu gura izan dituztela azaldu dute, "pertsona gazteen aldeko apustua" eginez.

Zerrenda osoa:

- Arantza Baigorri Belaza

- Carmen Sampedro Vidaurre

- Aitor Lopez Vazquez

- Delfin Zubizarreta Egiguren

- Eneritz Azpitarte Aranzabal

- Aitor Arizmendiarrieta Alberdi

- Jasone Urizar Ugartemendia

- Jose Andres Urizar Eguren

- Judit Fernandez Mena

- Fernando Garitaonandia Iturrikastillo

- Olatz Intxaurraga Martinez

- Idoia Errasti Lonbide

- Pello Zabarte Narbaiza

- Javi Asua Sarriugarte

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!