Omnia hautesle taldea aurkeztuko dute Zaldibarren, bihar, 19:00etan

Anboto 2015ko ots. 26a, 09:45

Bihar, barikua, 19:00etan, liburutegi zaharrean egingo duten aurkezpen ekitaldian jendarteratuko dute Omnia hautesle-taldearen proiektua. Maiatzeko udal hauteskundeei begira sorturiko “auzokideen elkartea da” Omnia, eta, sortzaileek aurreratu dutenez, herriko politikagintzan “partaidetza bultzatzeko” asmoa dute.

Taldeko kideen berbetan, “auzotarrak gara, eta herritar guztiok parte hartzea eta erabaki ahal izatea gura dugu”. Taldekideek azpimarratu dute “politika beste modu batera egin” gura dutela, eta, horretarako, “auzokideen hitza entzun” behar dela.

EAEko hainbat herritako talde independienteak biltzen dituen Ikune elkarteko kide da Omnia, eta barikuko ekitaldian Alvaro Barrios erakundeko koordinatzaile orokorrak hartuko du parte. Aurreratu dutenez, Jose Luis Navarro Abadiñoko Independienteak taldeko zerrendaburu eta herri horretako alkateak ere parte hartuko du Zaldibarko hautesle taldearen aurkezpenean.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!