Auzolanerako deia egin du, Zaldibarko Udalak, zapaturako

Anboto 2015ko ots. 24a, 14:35

Olazar futbol zelaiaren inguruan hobekuntza gehiago egiten laguntzera deitu dituzte herritarrak. Otsailaren 28an, 09:00etan abiatuko dute auzolana.

Korrika egiteko pistan harea botako dute, besteak beste. Izan ere, ingurua atondu dutenetik, gero eta gehiago dira bertan kirola praktikatzen duten herritarrak. Gainera, 20 zuhaitz landatuko dituzte Dorretxearen inguruan.

Olazar futbol zelaia zenaren ingurua hobetzen jarraitzeko helburuz, aurrerago mahaiak eta aulkiak ipintzeko asmoa ere agertu du gobernu taldeak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!