Kautxuzko lurzorua ipini dute lau haur parketan

Anboto 2014ko urr. 30a, 10:41

Lurzoruan kautxuzko lauzak ipintzeko egindako lanen ostean, haur parke berriztuak datorren asterako erabilgarri egotea espero du udalak. Gernikako Arbola, Jose Antonio Agirre, Zaldusolo eta Agarre parkeetan egin dituzte lanak.

Haurrentzako lau haur parke horietako lurzorua egokitzeko lanez gainera, Gernikako Arbola parkeko txikienen eremuan zabu berriak ipintzeko lanak ere egin dituzte. Bestalde, beharrizana ikusi den lekuetan mantentze lanak egiteko  ere aprobetxatu dute. Arantza Baigorri alkateak azpimarratu du beharrizan handia zegoela umeentzako jolasgune horietan konponketak egiteko.

Udalak 50.000 euro bideratu ditu obra horiek finantzatzera. Inbertsio hori udal aurrekontuan jaso barik egon denez, aurrekontuari kopuru horretako diru izendapena gehitzea proposatu zuen Bilduren udal gobernuak joan zen egueneko ezohiko udal batzarrean. Udal gobernuaren, EAJren eta PPren ordezkarien aldeko botoekin onartu zuten diru izendapena gehitzea, eta abstenitu egin zen PSE-EE.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!