Inguruko igerilekuetara joan direnei diru-laguntzak emango dizkie Zaldibarko Udalak

Anboto 2014ko urr. 20a, 10:16

Zaldibarren erroldatuta egonez gero, inguruko herrietako igerilekuen erabiltzaile direnei zuzenduriko diru-laguntza emateko deialdia zabaldu du Zaldibarko Udalak. Aurten Abadiño, Berriz, Eibar, Elorrio, Ermua eta Durangoko kiroldegietako igerilekuak erabili dituzten herritarrek egin ahalko dute laguntza jasotzeko eskaria.


Udaletxean eskuratu daitekeen eskabide-orria bete beharko du diru-laguntza eskaria egin gura duenak. Agiria udaletxean aurkeztu beharko du NAren fotokopiagaz eta aipaturiko herri horietako igerilekuetako ordainketen agiriekin batera. Urriaren 31ra arte dago eskariak aurkezteko aukera.

Azokan parte hartzeko
Azaroaren 16an Euskal Herria kalean egingo duten neguko azokan parte hartu gura duten nekazariek izena emateko epea ere zabalik dago. Urriaren 24ra arte, udaletxean edo 946 827 016 telefonoan, eman ahalko dute izena Durangaldeko, Lea-Artibaiko eta Busturialdeko nekazariek. Besteak beste, barazkiak eta frutak, okelagaz egindako produktuak, txakolina, ogia, eztia eta gazta ekarriko dituzte nekazariek azaroaren 16ko azoka horretara.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!