Euskararen Aholku Batzordea lehenengoz batu zen martitzenean

Anboto 2014ko api. 11a, 09:00
Herriko hainbat elkarteren ordezkariak eta norbanakoak batu ziren, martitzenean, Zaldibarko Euskararen Aholku Batzordearen lehenengo deialdira. Hogei lagun inguru elkartu ziren batzarrean. Batzordearen funtzionamendua finkatu zuten, besteak beste, eta urtean hiru-lau batzar egingo dituztela zehaztu zuten.

 

Taldea martxan ipintzeko abiapuntu gisa, udalak euskararen erabilera bultzatzeko dauzkan baliabideak zeintzuk diren azaldu zieten udal arduradunek batzarrean parte hartu zutenei; zer aurrekontu eta giza baliabide dauden proiektuak aurrera ateratzeko, esaterako, eta zer arautzen duten euskararen erabileran indarra egiteko udalak onartu dituen planek.

Datozen bi urteetarako batzordeko partaide izango direnen behin betiko izendapenak egingo dituzte hurrengo asteetan elkarteek, eta hilabete barru elkartuko da berriro Euskararen Aholku Batzordea.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!