Kontenedore berdeetara zer bota argituko dute zapatuan

Anboto 2012ko uzt. 5a, 10:17
Azalpen guztiak jolas parte-hartzaileen bidez emango dituzte; Amankomunazgoak eta Ecovidriok ipiniko dute informazio gunea

Azalpen guztiak jolas parte-hartzaileen bidez emango dituzte; Amankomunazgoak eta Ecovidriok ipiniko dute informazio gunea.

 

Durangoko Merinaldearen Amankomunazgoak eta Ecovidrio erakundeak beiraren gaikako bilketaren aldeko kanpaina garatuko dute. Jasotako beira kopurua eta honen kalitatea hobetzeko asmoa dute.  Bihar Zaldibarren ipiniko dute informazio gunea, udaletxeko plazan, 10:30etik 13:30era.

 

Jolasak erabilita

\"\"Azaldu dutenez, kanpaina biztanleria osoari zuzenduta dago eta informazio puntu ibiltari batean egingo dute. Informazio gune horren helburua hau da: beiraren kontenedore berdera bota beharreko ontzien inguruan informatzea. Adierazi dute herritarrek hainbat galdera edukitzen dituztela: beiraren birziklapen zikloa, edukiontzi berdean utzi behar eta ez dena, biztanleak beiraren birziklapenaren zikloan daukan garrantzia.... Azalpen horiek guztiak  jolas parte-hartzaileen bidez ematen saiatuko dira. Gainera, hurreratzen direnek lepokoak edota eskumuturrekoak egin ahal izango dituzte. Beraz, umeentzako moduko ekimena ere bada bihar garatuko dutena.
Herritarrek material honen biriziklapenean daukaten jokaerak arduratzen ditu kanpainaren antolatzaileak. Argitu dutenez, kontainer berdean beirazko botila, pote eta ontziak bota behar dira bakar-bakarrik.

 

Bota ezin dena

Egunerokotasunean herritarrek edukiontzi horretan botatzen duten guztia ez ei da leku horretan botatzekoa. Kontenedore berdean agertu ohi diren material batzuen zerrenda ere aipatu dute arduradunek: zeramika, portzelana, ispilu eta leihoetako kristalak, bonbilak, fluoreszenteak, tapak, tapoi eta txapak, kortxoak eta plastikozko poltsak, eta beira hutsa ez den abar luze bat.

 

Kontzientziazioaren bila

Amankomunazgoagaz batera lan hau egingo duen elkarteak Espainia osoan zabalduta dauka jarduna. Irabazi asmo bako elkartea da. Beira birizklatzeaz gainera, herritarrak kontzientziatzea ere badu helburu. Arlo honen baitan, eragile sozial eta ekonomikoen elkarlana ere bultzatzen du, azaldu dutenez.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!