Anboto
 

Emaitzak

Asteburuko kirol emaitzak

Kulturalak puntu bat ekarri du Amurriotik; Berrizek bururik altxatu ezinda segitzen du eta berriro ere galdu egin du. (2010ko martxoaren 15a)

indarkeria matxista

Kontzentrazioa deitu dute gaurko, Matienan emakume batek jasotako erasoa salatzeko

Abadiñoko Gobernu taldeak, herriko emakume taldeekin batera, kontzentraziorako deia egin du gaur arratsalderako. (2010ko martxoaren 15a)

atxiloketa

Andoni Zengotitabengoa elorriarra espetxeratu dute

Polizia iturrien arabera, eguen gaueko 22:00etan atxilotu zuten elorriarra Lisboako aireportuan. Venezuelara joateko intentzioa ei zeukan ustezko etakideak. (2010ko martxoaren 15a)

Presoen alde

Baraualdia burutu dute Abadiñon

Euskal Preso Politikoen Kolektiboak martxan ipinitako borrokaldiagaz bat eginez, baraualdia egin dute asteburu honetan Abadiñon. (2010ko martxoaren 15a)

langileak protestan

Greba mugabakoa hasi dute Ductilor-Fytasan

Egoera ekonomiko txarra dela eta, enpresako zuzendaritzak besteak beste 21 behargin kaleratzeko plana jarri du martxan. Negoziazioak amaitu dira, eta enpresak bere plana itxi du. Horren kontra eta enpresaren "kudeaketa txarraren" kontra egingo ... (2010ko martxoaren 15a)

San Agustinen

La muerte y la doncella antzezlana, gaur Durangon

Barikuan Elorrion izan eta gero, Durangora dator gaurkoan Saga ekoiztetxearen lana. Pinocheten diktaduraren osteko trantsizio garaian idatzi zuen Dorfmanek testu hau. Emilio Gutierrez Caba, Luisa Martin eta Jose Saiz dira aktore nagusiak. (2010ko martxoaren 14a)

tokiko enplegua

Langile bat kontratatuko du Udalak

Tokiko enplegua indartzeko Amankomunazgoak bultzaturiko egitasmoaren barruan, langile bat hartzea dagokio Garaiko Udalari. Maiatzean hasiko litzateke lanean behargin hori. (2010ko martxoaren 14a)

golfa

Pitch & Putt zaleentzako torneoa DimaGolf-en

DimaGolf klubak Udaberri Torneoa antolatu du martxoaren 27an. Pitch & Putt zaleei bideratutako torneoa da, eta zelai berria ezagutaraztea ere badu helburu. Hala ere, zelaiaren irekiera ofiziala ospatzeko torneoa apirilaren amaiera aldera egingo ... (2010ko martxoaren 14a)

Xakea-Kluben arteko txapelketa

Xake matearen unea gure ordezkarientzat

Gaur amaitu da Euskal Herriko Kluben arteko Xake Txapelketa. Abadiñok mailari eutsiko diola ematen du Zaldi Baltza mailaz igo daiteke. (2010ko martxoaren 13a)

Txoko baten

Gizon bat atxilotu dute txoko baten lapurretan egin duelakoan

Alde Zaharreko txoko batean ustez lapurretan egitearren 21 urteko gizonezkoa atxilotu dute. (2010ko martxoaren 13a)

Genero indarkeria

Abadiñar baten bila dabiltza emaztea erasotu duelakoan

Ertzaintza 70 urteko abadiñar baten bila dabil barikutik emaztea erasotu duelakoan. (2010ko martxoaren 13a)

epea amaituta

Udal lurrak erabili ahal izateko lau eskari jaso dituzte

Asteon amaitu da udal lurrak erabiltzeko eskari berriak egiteko epea. (2010ko martxoaren 13a)

tokiko enplegua

Lanpostuetarako eskaerak aztertzen dabil Udala

Durangaldeko Amankomunazgoak tokiko enplegua indartzeko burututako programa dela-eta Zaldibarri bost lanpostu dagozkio. (2010ko martxoaren 13a)

Fundifes auzia

Durangoko Gobernu Taldea: "Otsaila XXI enpresako langile ohiak dira liskar egin zutenak"

Azken Udalbatzarrean izan ziren istiluei erantzun dio Durangoko Gobernu Taldeak Prentsaurrean. (2010ko martxoaren 12a)

Futbola

Ostegunean jokatuko dute Elorriok eta Iurretakok atzeratutako derbia

Bere sasoian, haizetearen ondorioz atzeratuta derbia martxoaren 18an jokatuko dute. (2010ko martxoaren 12a)

 

Zuzeneko emisioa

iTunes Windows Media Real Player Winamp

Edizio Idatzia

Agenda

martxoa

A M E E B Z D
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31        
 

otsaila

A M E E B Z D
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28

apirila

 
A M E E B Z D
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30    

Argazkiteka

Merkatu txikia

Inkesta

Hiru hizkuntzako hezkuntza eredu bakarra planteatu du Eusko Jaurlaritzak datorren kurtsorako, proba moduan. Zer iruditzen zaizu?

Ondo.

Txarto.

Ez dakit.

Titularrak zure e-postan

Jaso zure postan Anboto Digitalean argitaratzen diren albiste guztiak
 

© Durangaldeko Herri Komunikabideak (DHK) Anboto Astekaria · Tel.: 94 623 25 23

DHK-Anboto · Kontaktua · Egoitza · Lege Oharra