Mini Garbigunea jarri dute birziklapena bultzatzeko

Anboto 2017ko ots. 10a, 13:24

Otxandioko Herri-ola herrigintza egitasmoaren barruan dagoen Zero Zabor taldeko lagunek, pilak, bateriak, CD-DVDak, kontsumo baxuko bonbilak, tinta kartutxoak, boligrafoak eta plastikozko tapoiak batzeko Mini Garbigunea jarri dute Mainerrotan (Buzoiaren ondoan).

Zabortegira zabor gutxiago bidali eta hondakin gehiago birziklatzeko pausua dela adierazi dute. Zero Zabor egitasmoaren helburua ahalik eta hondakin kopururik txikiena produzitu eta ahalik eta kopuru handiena berrerabili eta birziklatzea da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!