Otxandioko plazako iturriari txorrota berriak jarri dizkiote

Joseba Derteano 2017ko urt. 24a, 09:15
Argazkia: Iñaki Soloeta

Udaletxe aurreko plazan dagoen Vulcano iturriko txorrota sistemak aldatu ditu udalak. Berunezko tutuak kendu eta plastikozko berriak jarri dituzte zaharren tokian.

Iturritik irteten den ura iturburu batetik zuzenean hartutakoa da. Orain arte 100 bat urte zituzten berunezko txorrotetatik isurtzen zen kanpora. Hodi horiek ugertuta zeuden eta ugerrra uragaz nahasten zen. Hodi berriekin “ugerrik eta zikinik bako ura irteten da”, azaldu du Urtzi Armendariz alkateak. Beraz, “osasuntsuagoa” izango da.

Ur emari etengabea
Txorrota zaharrek beste arazo bat ere eragiten zuten. Ur emaria blokeatu egiten zuten eta ez zen uniformeki irteten, ezta jarraian ere. Gainera, zipriztin asko iturritik kanpora erortzen ziren. Hodi berriekin arazo hori konpontzea ere izan dute helburu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!