Elurrak Otxandio zuritu du

Anboto 2017ko urt. 14a, 11:24

Gaur goizean elurtuta esnatu da Otxandio. Herriko plazan ateratako argazkia neguko lehenengo elurtearen lekuko da. Euskalmetek dioenez, gaur elur-kota 400 metroan egongo da. Gaurko larrialdi zerbitzuek abisu horia ezarri dute elurragatik, eta bihar elurragatik eta euri iraunkorragatik.

Euskalmeten arabera,  elur-kota arratsaldean igo egin daiteke 600 edo 700 metrora. Biharko ere, euria eta elurra iragarri dute: "Igandean ere giro nahasia espero da. Egunaren hasieran hotz egingo du oraindik eta noizbehinka elur-zaparradak botako ditu; egunaren amaieran elur-kotak gora egingo du eta euria sarriago egingo du orduan. Egunaren hasieran iparraldean zaparradak trumoitsuak bota ditzake, txingorrarekin batera, eta elur-kota 800 metro inguruan egongo da. Goiza aurrera joan ahala elur-kota 1000 metro ingurura igoko da. Egunaren amaieran euria etengabe egingo du. Tenperaturan aldaketa handirik ez, giro hotza edonon".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!