AEK-k Otxandio aukeratu du 20. Korrikari hasiera emateko

Anboto 2016ko aza. 9a, 11:35
Korrika, duela bi edizio, Otxandiotik pasa zenean.

Otxandiotik Iruñerako ibilbidea egingo du Korrikaren edizio berriak, martxoaren 30tik apirilaren 9ra. Batzuk izango du lema, 'bat' eta 'zuk' berbekin jokoa eginda. Spota ere publiko egin dute.

37 urte dira jada lehen Korrika egin zenetik. 1980an eman zituen lehen pausoak, eta aurten dagoeneko 20. edizioa ospatuko du. Zita berezi horri hasiera emateko, AEK-k Otxandio aukeratu du; handik Euskal Herria zeharkatu eta Iruñean amaituko da.

AEK-ko arduradunek azaldu dute edizio honetan Korrikaren sortzaileak omenduko dituztela. "Korrrika euskalgintzaren eta euskararen erreferentzia bihurtu da, eta atzerrira ere esportatzen dugu". Gainera, euskalgintzan egiten duen ekarpenari garrantzia eman diote: "Korrika da elkarlanaren eta auzolanaren eredu argiena. Korrikak batu egiten gaitu eta batu egingo gaitu".

AEK-k Euskal Herri euskalduna du helburu, eta euskara "aukera berdintasunean" bizi behar dela uste dute. "Gure herrriko hizkuntza da euskara, munduan nor izateko modua". 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!