Ehunka gutun Moncloara dispertsioa salatzeko

Joseba Derteano 2016ko urr. 21a, 12:00

Otxandioko Sarek euskal preso politikoen dispertsioa salatzeko eta bere amaiera eskatzeko ekimena abiatu zuen maiatzean, eta domeka honetan, 13:30ean, amaiera ekitaldia egingo dute Andikona plazan.

Maiatzetik uztailera dispertsioaren amaiera eskatzen duen gutun bat sinatzeko aukera eskaini diete herritarrei. Herritar bakoitzak gutun bat sinatu ahal izan du. Denbora honetan ehunka gutun batu dituzte, eta horiek denak, Espainiako Gobernuko presidenteari zuzenduta, Moncloara bidaltzen hasiko dira datorren astetik aurrera. Domekako ekitaldiagaz urrats hori irudikatu gura dute; gutunak jasotzetik gutunak bidaltzera emango duten pausoa.

Domekan ikuskizun bat ere erakutsiko dute. Bertan, dispertsioa bizi dutenak ez ezik, bestelako preso mota batzuk  (gaixotasun larriak dituztenak, bizitza osorako espetxealdia dutenak…) ere gogoratuko dituzte.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!