Edateko uraren zentzuzko erabilera egiteko deia egin dute

Anboto 2016ko ira. 12a, 12:03

Otxandioko ur depositua Oletako Atzin inguruan dagoen errekatik hornitzen da. Uda lehorra izan da, eta errekako emariak behera egin duela ikusita, udalak herritarrei uraren erabilera “zentzuzkoa” egiteko eskatu die. Ez dela alerta egoera bat argitu du Urtzi Armendariz alkateak, gehiago dela prebentzio neurri bat.

Herrian zehar itsatsitako bandoak herritarrei gogorarazten die “erabat debekatuta dagoela edateko uraz ortuak eta lorategiak ureztatzea eta kotxeak garbitzea”. 150 euroko zigorra jaso dezake araua hausten duenak. Antzerako kasuak ez dira hain ezohikoak. Noizerik noizera eman izan dira uda lehorretan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!