Uztailean hasiko ditu eskolako lanak Artzamendi enpresak

Anboto 2016ko eka. 22a, 12:34

Efizientzia energetikoa hobetzeko helburuz, hainbat lan burutuko dituzte Otxandioko eskolan. Lan horiek Bergarako Artzamendi enpresari esleitu dizkio Otxandioko Udalak, aurkeztutako proposamenetatik merkeena izan delako. Lanak uztailean hasiko dituzte, eta irailean kurtso berria hasi orduko amaituta egon beharko dute.

Lanen barruan, Mainondon dagoen eskolari estalki berezi bat jarriko diote energetikoki eraginkorragoa izan dadin, eta leihoak ere aldatuko dituzte. Ondoren, eskolak berak aukeratutako diseinuagaz apainduko dute fatxadako kanpoalde berria.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!