Hamar urteren ostean, gora egin du Ondasun Higiezinen Zergak

Anboto 2015ko aza. 24a, 10:08

Igoera-jaitsiera baremoak Aldundiak mugatzen dituen hiru zerga onartu zituzten joan zen egueneko udalbatzarrean, aho batez. Udalak berak erabakitzen dituen tasak eta zergak datorren hileko udalbatzarrean erabakiko dituzte. Denbora irabazteko erabaki dute horrela: “Ideia orokorrak zehazteko, denbora behar dugu”, azaldu zuen Armendariz alkateak.


Ondasun Higiezinen gaineko Zerga 0,1 igotzea erabaki zuten: 0,8tik 0,9ra. Azken hamar urteetan igo ez den zerga izan da, eta tamaina antzerakoa duten Bizkaiko gainerako herrien azpitik egon da, azaldu zutenez. Gainerako zerga eta tasetan gizarte politikak aplikatuz orekatu gura dute igoera.

Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko Zerga zaldi fiskalik gehien dituztenei igo diete. Kalkulatu dutenez, auto jabeen %90ek (500 bat auto) ez du igoerarik jasango.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!