Otxandioko erreka bazterretan agertu diren aurkako neurriak, abian

Anboto 2015ko aza. 17a, 09:18

Uda ostean, herriko txoko-bazter batzuetan, batik bat Urkiola errekaren ondoko guneetan, arratoiak agertu dira, eta lau-bost lagunek kexak ipini dituzte udaletxean. Arratoiak, batez ere, erreka inguruko bideetan, Arrabal auzoan, esaterako, ikusi izan dituzte, baina Artekalen ere egon da kexaren bat.


Horregatik, udalak neurriak hartzea erabaki du. Arlo horretan espezialista den enpresa bat kontratatu du, eta, dagoeneko, arratoi horiek desagerrarazteko lanetan ari da.

Arratoien kontra pozoia erabiliko dute agertu izan diren guneetan. Udalak baldintza bat jarri dio enpresa adituari: pozoiak ez diezaiola kalterik eragin inguruan dabilen bestelako faunari.

Enpresa horrek aurrera eramaten diren ekintzen kontrola ere egingo du: pozoiak eragina duela segurtatzea, arratoiak berriro agertzen ez direla kontrolatzea, eta abar.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!