Auzo konposterako gunea egokitu dute asteon

Anboto 2015ko aza. 13a, 12:53
'Letxeriena' deritzen baserriaren parean dago auzo konposterako gunea.

Laster auzo-konpostean parte hartuko duten 20-30 familiek ikastaro bat jasoko dute eta ondoren proiektu pilotuagaz hasiko dira.

Indusibide kalean egokitu dute auzo konposterako gunea eta inguruko hartako lagunekin hasiko dute proiektua. Aurretik konpostaren gaineko ikastaro batean parte hartuko dute. Herri-Ola egiatsmoko Zero Zabor batzordetik irten den proiektua da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!