Antoni O’Breskey pianistaren sorkuntza, zapatuan, Otxandion

Anboto 2015ko aza. 12a, 12:00

Azaroaren 14an, Otxandioko kultur etxean izango da Antonio Breschiren Sorkuntzaren trenean. When Bach was an irishman and Mozart a gypsy boy izenburuko disko-liburuaren aurkezpena. Emanaldi literario-musikala izango da: Antonio Breschi musikari italiarrak idatzitako testuak Jose Angel Irigaray idazleak errezitatuko ditu, eta pianoagaz sorturiko kantak joko ditu egileak.

Pamiela argitaletxeagaz plazaraturiko lana da Antonio Breschiren Sorkuntzaren trenean, ingelesera itzulitako euskarazko testuak eta Breschiren kantak biltzen dituena.

Jatorri italiarreko musikaria da Breschi, baina Antoni O’Breskey bere izen artistikoak iradokitzen duen bezala, musikari moduan, irlandar sentitzen dela esaten du. Musikagintzan daramatzan lau harmarkadetan aitzindaria izan da tradizioko soinuak bestelako musika eta erritmotan txertatzen. Beste askoren artean, Benito Lertxundigaz ere elkarlanean aritu izan da maiz, bai kontzertuetan, eta baita diskoen grabaketetan ere.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!