Urteurrena ospatzeko partida berezia

Anboto 2015ko uzt. 20a, 10:36

Badira 50 urte Otxandioko Vulcano futbol taldea sortu zela, eta hori ospatzeko partida berezia jokatu zuten barikuan. Athletic klubeko beteranoak izan zituzten aurrez aurre.

Aurresku batekin hasi zuten arratsaldea. Vulcanon jokatzen dagoeneko 25 urte daramatza kapitainari omenaldia egin gura izan zioten horrela. Ondoren, Eduardo Iturralde Gonzalez epaileak hasiera eman zion Vulcanoko jokalarien eta Athleticeko beteranoen arteko partidari. Txuri gorrien artean honako hauek ikusi zituzten futbol zelaira hurreratu zirenek: Armando Ribeiro, Javi Casas, Edu Estibariz, Felipe Gurendez, Tiko,Koikili Lertxundi eta Iñigo Diaz de Cerio, besteak beste.

Urteurren hau herriko santamaña jaien barruan ospatzeko aukera izan du Vulcano futbol taldeak. Eguna bukatzeko Vulcano taldeko kideek jaiei hasiera eman zien txupinazoa ere bota zuten udaletxeko balkoitik.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!