Otxandioko jaiak 2015

Santamañetan muntatze eta garbiketa lanetan jarduteko boluntario bila dabiltza

Anboto 2015ko uzt. 8a, 13:22

Otxandion, Santa Maña jaiak hasiko dituzte uztailaren 17an. Urtero legez, ekitaldiz betetako asteburu bi izango dira. Baina, dena behar bezala irten dadin, lan handia dago atzetik, eta hainbat zereginetarako boluntario bila dabil Jai Batzordea.


Alde batetik, azpiegiturak muntatu eta desmuntatzeko laguntza behar dute; kioskoaren muntaketa lana uztailaren 14an izango da, 09:00etan, eta desmuntaketa uztailaren 28an egingo dute, 09:00etan. Laguntzaile horiei asegura egingo diete. Kaleen garbiketa ere boluntarioen bitartez egiten dute, eta zeregin horretarako jende bila dabiltza. Hiru goizetarako behar dute jendea, eta banaketa adin tartearen arabera egingo dute: uztailaren 18an 25 urtetik beherakoak, uztailaren 19an 25-40 urte artekoak eta uztailaren 26an 40 urtetik gorakoak. Laguntzeko prest daudenak Jai Batzordeko edonogaz jarri daitezke hartu-emanetan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!