Maider Undak brontzezko domina irabazi du Europako Jokoetan

Anboto 2015ko eka. 17a, 13:14
(Argazkia: maiderunda.com)

Borrokan librean eta 75 kilora arteko kategorian, Maider Unda otxandiarrak brontzea irabazi du Bakun jokatzen ari diren Europako Jokoetan.

Lehenengo borrokaldian Zsanett Nemeth hungariarra menderatu zuen: 5-3. Ondoren, finalerdietan galdu egin zuen Vasilisa Marzaliuk bieloerrusiarraren kontra. Borrokaldia launako berdinketagaz amaitu zen, baina puntuazio sistema berriaren ondorio finaletik kanpora geratu zen. Brontzerako dominaren borrokaldian Maria Selmaier alemaniarra menderatu zuen atzo: 5-2.

2012ko Joko Olinpikoetan ere brontzezko domina irabazi zuen Maider Undak.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!