Konposta egiteko kanpaina abiatu dute

Anboto 2015ko eka. 15a, 09:19

Hondakinak birziklatzeko kultura sustatzeko, hainbat ekimen abiatu ditu herritar talde batek. Esaterako, etxeetako hondakin organikoak konpost bihurtzeko herritarrei beharrezko azpiegiturak eta aholkularitza eskaintzea da ekimenetako bat. Proiektu horretan parte hartzen dutenek dohainik jasoko dute konposta egiteko material guztia.


Etxerik etxe konpost proiektuan parte hartzeko izen-emate orri bat banatu dute. Orri hori bete, eta udalean entregatu behar da. Bestela, posta elektronikoz (idazkaritza.otxandio@bizkaia.org) eta udaletxeko telefonora deituta ere eman daiteke izena. Konposta egiteko aukera bi daude. Bata, autokonposta da, hau da, nork bere ortu edo lorategian egitea. Bigarren aukera auzokonposta da: herrian zehar dauden berdeguneetan beste herritar batzuekin batera konposta egitea, hain zuzen.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!