Vulkanok 50. urteurrena ospatuko du zapatuan

Anboto 2015ko eka. 12a, 11:40

Vulkano futbol taldea sortu zela 50 urte bete dira aurten, eta urteurren hori ospatzeko ekitaldi sorta antolatu dute. Bihar, umeentzako futbol txapelketa zein puzgarriak, erromeria eta argazki erakusketa antolatu dituzte herriko hainbat gunetan.

Gainera, familia argazki bat ere aterako dute. Horretarako, 13:00etan jarri dute hitzordua, Zelaieta futbol zelaian. Ondoren, 15:00etan, herri bazkarian batuko dira.

Gainera, uztaileko santamañetarako utzi dute ospakizunaren zati bat: hilaren 17rako Vulkanoko eta Athleticeko beteranoen partidua antolatu dute.

Aurten mailaz igotzea lortu du Otxandioko futbol taldeak: Lehenengo Erregionaletik Maila Gorenera igo da.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!