Zea Maysek kontzertua eskainiko du Mekoletako jaietan

Anboto 2015ko eka. 4a, 09:28

Mekoletan, San Bernabe jaiak ospatzeko, askotariko ekitaldiak prestatu dituzte astebururako. Barikuan, 21:00etan jaurtiko duten txupinazoak iragarriko du jaien hasiera. Ondoren, gazteek herri afaria egingo dute Arkotxe kultur elkartean. Afalostean musika izango da protagonista. 23:00etan, Zea Mays taldeak kontzertua eskainiko du, eta, ostean, Izerdi Gorria taldearen erromeriagaz eta DJ Nafagaz dantzatu ahalko da.


Zapatuan, Urduri dantza taldeak saioa eskainiko du 17:00etatik aurrera. Egitaraua osatzerakoan, gaztetxoak ere kontuan hartu dituzte, eta, 18:00etan, Munduan berbena ikuskizuna eskainiko du Txatxilipurdi taldeak. 19:00etan, hainbat otxandiarrek euskal kantuak abestuko dituzte. Arratsaldeak Arantzarte taldearen dantza saioagaz jarraituko du aurrera. 23:00etan Bertso Bira antolatu dute; bertsolari biren laguntzagaz baserririk baserri kantu-kantari ibiliko dira. Mekoletara bueltan, Xabik eta Josebak erromeria eskainiko dute.

Ekainaren 11n, San Bernabe egunean, meza eta luntxa egongo dira, 13:00etan, eta mus eta briska txapelketak, 17:00etan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!