Udal hauteskundeak 2015

Otxandion, alkatetzan jarraituko du EH Bilduk, zinegotzi bat galdu arren

Anboto 2015ko mai. 24a, 21:05

Urtzi Armendariz (EH Bildu) izango da alkate Otxandion. 443 boto lortu ditu EH Bilduk, eta, bigarren indarra da EAJ 273 botorekin. PSE-EEk 8 boto jaso ditu eta PPk 6. Ia 80 boto galdu ditu EH Bilduk 2011 izan ziren udal hauteskundeetatik hona eta EAJk 54 boto irabazi ditu.

Zinegotzi bat bat kendu diote jeltzaleek EH Bilduri. Hartara EH Bilduko sei zinegotzik eta EAJko hiruk osatuko dute udalbatza berria. 

Boto baloigabeak izan dira 12 eta zuriak 13.

 

2015EKO DATUAK:

EHBildu: 443

EAJ: 273

PSE-EE: 8

PP: 6

Zuriak: 13

Baliogabeak: 12

Errolda: 985

Abstentzioa: %23,35

 

2011KO DATUAK:

Bildu: 522

EAJ: 219

PP: 15

PSE-EE: 9

Errolda: 1.006

Abstentzioa: %20,3

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!