Berbalagun egitasmoak bideo proiekzioak eskainiko ditu hamabostero

Anboto 2015ko mai. 5a, 15:10

Koikili Aterpetxean hasi dira bideo proiekzioak egiten, eta ostean, tertuliak egitea da helburua, intereseko gaien inguruan eztabaidatzeko eta euskara praktikatzeko.

Amaraune euskalzaleen sareak Berbalagun egitasmoa abiatu du Otxandion. Euskaldun berriei euskaraz berba egiteko guneak eskaintzea da egitasmo horren helburua. Horretarako, euskaldun zaharren eta berrien arteko tertuliak antolatzen ditu, azken horiek euskara praktikatzeko aukera izan dezaten. Aurten, 20:00etatik 21:30era batuko dira astelehenero. Egitasmoa aurrera eramateko euskaldun zaharrei parte hartzeko gonbita luzatu diete. Interesatuak e-mail honen bidez jarri daitezke antolatzaileekin hartu-emanetan: euskara@otxandio.net.

Aurten, hamabostero Koikili Aterpetxean bideo proiekzio baten ostean tertuliak edo gaiari buruzko elkarrizketak antolatuko dituzte. Parte-hartzaileen araberako gustuekin urteko egutegia osatzea eta garatzea da asmoa. Lehenengo proiekzioa eguaztenean izan zen: Gizonak gizon eredu tradizionaletik ihesi izan da proiekzioaren eta osteko tertuliaren gaia.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!