Futbol igoerak 2015

Vulcano futbol taldea Maila Gorenera itzuli da

Anboto 2015ko api. 27a, 13:22
Vulcano futbol taldea igoera ospatzen

Otxandioko Vulcanok igoera lortu du asteburuan.

Nanclares taldearen zelaian bana berdinduta, Arabako Lehenengo Erregionaletik Maila Gorenerako igoera lortu du Vulcano futbol taldeak liga amaitzeko hiru jardunaldi falta direnean. Langraitz-Okan hasitako ospakizuna Otxandioko kaleetan jarraitu zuten, Paskuali traktore baten gainean. Eguraldi goibelak ez zituen jokalarien animoak umeldu eta jai giroan ibili ziren.

Vulcanok maila handiko taldea osatu du aurten eta Lehenengo Erregionalean jaun eta jabe izan dira. Orain hurrengo igoera 2012an lortu zuten, baina hurrengo denboraldian jaitsi egin ziren. Datorren urtean Maila Gorenari eustea izango dute helburu.


Jokalariak traktore gainean Otxandioko plazan:

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!