Udal hauteskundeak 2015

Otxandion EHBilduren hauteskunde zerrenda aurkeztuko dute

Anboto 2015ko api. 23a, 11:24

Ekitaldia barikuan, 18:30ean, Plaza Nagusian izango da. Urtzi Armendariz da alkategaia.

Hauteskundeetarako zerrendak aurkezteaz gainera, EHBilduk programaren lanketarako ekitaldi bat ere antolatuko du. Arloz arlo herri programan jasoko diren lehentasunak zeintzuk izango diren zehaztea dute helburu. Talde ezberdinetan euren iritzia eta ekarpenak emateko aukera eskainiko diete herritarrei. Bertaratu ezin duenarentzat helbide elektroniko bat bideratu dute ekarpenak bidaltzeko: gureabotsa@gmail.com

Hau da Otxandioko EHBilduren hauteskundeetarako zerrenda:

1-    Urtzi Armendariz (alkatetza eta Ogasun Batzordea)

2-    Miren Urigoitia (alkateordea eta Zerbitzu Batzordea)

3-    Juan Mari Otxandiano (Hirigintza Batzordea)

4-    Irati Axpe (Kultura Batzordea)

5-    Kepa Gonzalez de Audikana (Tokiko Garapena)

6-    Ana Nogueira (Giza Eskubideen Batzordea)

7-    Mikel Ortiz de Zarate (Euskara Batzordea)

8-    Jasone Elkorobarrutia

9-    Mirian Uribe

10- Mikel Sanchez

11- Onintze Lopez de Letona

12- Joseba Gastelu

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!