Plazako eraberritze lanen bigarren fasea esleitu dute

Anboto 2015ko api. 9a, 12:53

Martxo amaierako udalbatzarrean, Otxandioko udalbatzarrak plazako eraberritze lanen bigarren zatia esleitu zuen. Lan horiek Anton Ruiz de Infante enpresari esleitzea erabaki zuten.


Bigarren fasea, batez ere, plazako zoruari dagokio. Arkeologia lanak amaitu ostean, eraberritze lanekin jarraitu dezake udalak. Horrela, arkeologia lanen inguru osoa estali, eta gainean zoru berria jarriko dute.
Lanen esleipena ahalik arinen egiten ahalegindu dira, uztaileko Santa Maña jaietarako amaituta egon daitezen lanak, eta horrela izango dela diote: “Uztailaren hasierarako bukatuta egongo dira, eta santamañetarako eraberritzen gabiltzan plazaren alderdi hori prest izango da”, adierazi dute.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!